Aizkorri kaleko bizilagun batek salatu duenez, metroko jarduketen ondorioz harriak erori dira etxebizitzetara
Antiguako Aizkorri kaleko bizilagun batek hedabide honi jakinarazi dionez, astelehenean kale horretan dagoen metroaren aireztapen zuloaren ondoan “lurra mugitu zuten”, eta zenbait harri mendi magaletik behera erori ziren, etxebizitzen ondora. “Norbait joz gero, bertan akabatzeko”, gaineratu du bizilagunak.
Gune berean lanean jarraitzen dute, eta kale horretan bizi direnak kezkatuta daude; horregatik, Udaltzaingoari deitu diote, egoera aztertu dezan. Jarraian, bizilagun batek grabatutako bideoa: