Pertsona bat hil da Zurriolako uretan
Arraun surfa ari zela, zailtasunak izan ditu uretatik ateratzeko. Olatuek Saguesko arroken kontra bota dute. Larrialdietako zerbitzuek bi ur motorrekin atera dute konorterik gabe. Medikuek ordu erdi baino gehiago pasa dute suspertzeko lanak egiten, baina ezin izan dute azkenean ezer egin, eta hil egin da. 44 urteko estatubatuarra da hildakoa. 15:00ak inguruan gertatu da ezbeharra.