22 urteko zigorra eskatu dute Araba parkean gizon bat hil zuenarentzat
Gipuzkoako Fiskaltzak 22 urteko kartzela-zigorra eskatu du gizon batentzat 2020ko urriaren 7an Donostiako Amara auzoko Araba parkean beste gizon bat labankadaz hiltzeagatik, “mendeku gogo biziak bultzatuta”. Behin-behineko akusazioaren idazkiak jasotzen duenez (EFE agentziak jaso du), Epaimahaiaren Auzitegi batek epaituko dituen gertaerak duela hilabate batzuk gertatu ziren, uztailaren 19an hain zuzen ere. Bi gizonek liskarra izan zuten Donostiako Nafarroa etorbidean, eta, tarte horretan, ondoren hil zenak akusatuari lepoan eraso egin zion botila batekin.
Hilabete geroago, abuztuaren 15ean, erruztatuak, garai hartan 37 urte zituen marokoar batek, biktima, 30 urtekoa eta jatorri aljeriarrekoa, Araba parkean aurkitu zuen. Dokumentuaren arabera, kaltetua «jatorri magrebtarreko beste herritar batzuekin batera» joaten zen leku horretara.
Beranduago, urriaren 7ko 19:30ak aldera, biktima aipatutako parkean zegoen lagun batekin, eta harekin egon zen eguerditik «edari alkoholdunak eta substantzia estupefazienteak elkarrekin kontsumitzen». Auzipetua, «mendeku gogo biziak bultzatuta» joan zen bertara, eta parkean sartu zen, labana handi batez armaturik. Biktimak ezin izan zuen korrika nahikoa egin eta labankadaz hil zuen auzipetuak.