Pasealeku Berria itxi dute ibilgailuentzat, abisu horiagatik
(Artxiboko argazkia: Irati Salsamendi) Babes Zibilak jakinarazi du, gaur 15:00tik aurrera, abisu horia ezarri dutela olatuak direla eta. Ondorioz, Pasealeku Berria itxi egin dute ibilgailuentzat eta oinezkoek bertatik tentuz pasatzeko aukera izango dute. Neurri honek indarrean jarraituko du bihar, osteguna, hilak 17, 18:00ak arte.


