Seigarrenez elkartuko dira kalean lo egiteko
Hiritarron Harrera Sareak kalean lo egitera deitu ditu herritarrak, beste behin ere. Ondarretako La Sirena aterpetxea neguko egun guztietan ireki dezatela eskatzeko protesta gisa elkartu dira dagoeneko bost aldiz kalean lo egiteko. Seigarren deialdia, bihar izango da, hilaren 17an. Gipuzkoa plazan, aldundiaren arkupeetan, elkartuko dira, 21:00etan.
Otsailaren 10etik 11rako gauean egin zuten kalean lo estreinakoz, eta 60 lagun elkartu ziren Bulebarreko kioskoan. Ondoren, otsailaren 17ko gauean 40 lagun elkartu ziren Gipuzkoa plazan lo egiteko, beste horrenbeste otsailaren 24koan eta beste horrenbeste martxoaren 3ko gauean. Aldiz, martxoaren 10an 42 lagunek bat egin zuten Harrera Sarearen protestarekin.