Axular Lizeoko Overclock taldeak irabazi du First Lego League lehiaketako bigarren saria
Donostiako Udaletxean banatu dituzte EAEko 13. First Lego League lehiaketako sariak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 225 ikaslek parte hartu dute ekitaldian. Donostiako Sustapena da lehiaketaren antolatzailea.
Lehen saria Gasteizko Urkide Ikastexeko Legokide 1 taldeak irabazi du, animaliak garraiatzeko proiektu bati esker. Aldiz, bigarren saria Donostiako Axular Lizeoko Overclock taldeak eskuratu du, roboten bidezko paketeria zerbitzu batengatik. Bi irabazleek Torremolinosen izango den Espainiako finalean parte hartuko dute, apirilaren 2an. Han aurkeztuko dituzte beraien berrikuntza proiektuak eta Houstonen (AEB) jokatuko den mundu mailako finalera sailkatzeko aukera izango dute.
Merkantzien garraioa hobetzeko erronka izan da azken lehiaketaren oinarria. Challenge kategoriako (10-16 urte) hamazazpi taldetan eta Explore kategoriako hamabost taldetan banatutako 226 partaidek euren azken proiektuak aurkeztu zituzten.