Goranzko joera mantendu da Donostian atzemandako positibo kasuetan
Azken egunotako koronabirus kasu positiboen datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak, eta Donostian 552 atzeman dituzte azken astean: ostiralean 101, larunbatean 80, igandean 40, astelehenean 59, asteartean 74, asteazkenean 98, ostegunean 100. Horrela, hiriko intzidentzia zertxobait igo da joan den astetik: 603,65ekoa da orain, eta 508,25ekoa zen ostegunean.
Larrialdi egoera amaitzearekin batera, dagoeneko ez dago indarrean ia salbuespen neurririk. Kalean maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa, ezta eskoletako jolastokietan ere. Maskarak soilik leku itxietan dira derrigorrezkoak.