Metroaren lanetako "arazo geologikoez" eta "xahuketa ekonomikoaz" ariko dira Okendo Kultur Etxean
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroari buruzko solasaldia egingo du hilaren 31n, Groseko Okendo Kultur Etxean (19:00). Donostiako Metroa: Geologia eta Ekonomia begirada kritikoa izenburupean ariko dira hizketan Antonio Aretxabala geologoa eta Nekane Jurado ekonomialaria. “Metroa era zabal batean jarri da auzitan, eta eraikuntza lanetan gailendu diren arazo geologiko larrien eta xahuketa ekonomikoaren inguruan azterketa kritikoa egingo dute”, dio Satorralaiak.
Mahai-inguruan bukatzean bertaratutako herritarrek galderak egiteko aukera izango dute, eta eztabaidarako txanda irekiko dute.