Ane Negeruela abeslaria Nøgen taldera itzuli da
Donostiako Nøgen taldeak abeslari berria du. Tira, ez da horren berria. Izan ere, Ane Negeruela bueltan da. Lys eta Liv Til Døden lanetan parte hartu zuen Negeruelak, eta ondoren banda utzi zuen. Ordea, boskotea osatu berri du. “Zirkuluan aurrera egiteak batzuetan hasierara gerturatzen gaituen honetan, elkartu gintuen lekuetara bueltatzeko aukera izan dugu zuekin hitzak eta akordeak partekatzeko”, adierazi du taldeak.
Itzulera iragartzeko, abesti bat era akustikoan grabatu dute Parte Zaharreko Casa Ponsol dendan.