Hiruko garraiolariek kamioien martxa egin dute Donostian sektorea babesteko eskatzeko
Asteartean Iruñean eta asteazkenean Gasteizen egindako protesten ostean, Hiruko garraiolariak Lanbarrenen Bideko Aterpek duen zerbitzugunearen inguruan bildu dira gaur, goizeko 10:00etan, 10:30ean Donostiara abiatzeko. Kamioien martxa Miramonen ADEGI Gipuzkoako enpresarien egoitzatik eta Gipuzkoako Batzar Nagusietatik igaro da, eta enpresaburuen elkarteari tarifen berrikuspena babestu eta erraztea dezala eskatu diote.
Bestalde, Batzar Nagusiei galdegin diete benetan erakutsi dezatela garraioa funtsezko jarduera dela gizartearentzat eta enpresentzat, hots, sektorea babestu dezatela, bidesariak ezarriz edo fiskalitatean aldaketak eginez zigortu beharrean.