Sutea piztu da Loiolako Erriberako lursail batean

Sutea piztu da goizean, 10:50ean, Loiolako Erriberan, Real Sociedad zubiaren ondoan dagoen Eusko Jaurlaritzaren lursailean. Bertan trenbidean lanean zeuden pertsonei piztu zaie sua, oraindik ikertzeko dauden arrazoiak direla-eta. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, haizearekin sua bertan dagoen sastraketan zehar hedatu da eta suhiltzaileen bi kamoi gerturatu dira sua itzaltzera.
12.50ean sua kontrolpean zegoela jakinarazi dute, eta zerk eragin duen aztertzen hasi dira.