Mikel Corcuera kritikari gastronomikoa hil da
Gastronomia idazle ezaguna zen Mikel Corcuera (Donostia, 1947). Gaur hil da, gaixotasun baten ondorioz. Ibilbide luzeko kritikaria zen, eta Espainiako Gastronomia Saria eskuratu zuen 1999. urtean. Noticias taldeko argitalpenetan idatzi ohi zuen, Gastroleku atalean, eta euskal jatetxeetako kontuez aritzen zen. Hainbat liburu argitaratu zituen. Txakolina (2007), Recetas de leyenda, 25 años de la Nueva Cocina Vasca (2002) eta Historias de comer, besteak beste. Hain zuzen ere, ardo zuriari eskainitako argitalpenarekin eskuratu zuen Espainiako Gastronomia Saria. Juan Mari Arzakekin ere hainbat liburu egin ditu.
Zuzenbidea ikasi zuen, eta abokatu moduan lanean hasi bazen ere, Rafael Garcia Santos ezagutu zuenean gastronomian lehen pausoak ematen hasi zen. Campsa eta Repsol gidatan hasi zen idazten, besteak beste. Euskal Herrian ere hainbat sari jaso zituen, eta Basque Culinary Centerren gastronomiaren historiari buruzko eskolak eman zituen.