Zurriola ikastolaren Ategorrietako eraikinaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko du udalak
Astelehenetik aurrera, Donostiako Udaleko Bide Publikoen Zerbitzuak hobekuntza bat egingo du Atarizar kalean, Zurriola ikastolarekin bat egiten duen zatian. “Kale zati hori koexistentzia bide bihurtuko dugu, ikastolaren inguruko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Izan ere, egunero haur asko joaten dira ikastolara, eta haiekin batera, baita guraso eta zaintzaile ugari ere”, azaldu du Hiri Mantentze zinegotzi Miguel Angel Diezek.
Galtzadaren maila altxatuko dute, kaleko espaloiekin berdindu arte. Era berean, janda dauden zintarriak eta oinezkoen pasabideak ere berdinduko dituzte. Asfaltatzearekin batera, galtzada konponduko dute. Izan ere, ikastolan egiteko zegoen lan hori, duela gutxi ikastetxean egindako lanen ondorioz. “Obra erraza da, eta ikastola inguruko oinezkoen segurtasuna hobetuko du. Gainera, Fernando Sasiain eremuko haur parkearekin konektatuko du inguru hori”, adierazi du Diezek. Lanen aurrekontua 30.610 eurokoa da.