Escalerillas pasabidea irisgarri egiteko EH Bilduren proposamena babestu dute

Martxoko udalbatzarrean Escalerillas pasabidearen inguruko proposamen bat aurkeztu du EH Bilduk. “Pasabide garrantzitsua da Buenavista, Oleta eta Herrerako bizilagunentzat, eta pasaitarrentzat, harreman pertsonal, komertzial eta lanekoetarako, baita aisiarako ere. Beharrezkoa da eraldatzea bizi kalitatea handitzeko”, azaldu du Zigor Etxeburua zinegotziak.
Portuko Agintaritzak pasabidearen inguruko proposamen bat du, eta hori da osoko bilkurara eraman dutena. Zehazki, udal gobernuak Portuko Agintaritzari egitasmoa aurrera eramateko eskatzea proposatu du EH Bilduk. Udal talde guztiek alde bozkatu dute, PSE-EEk izan ezik.