Korrika Jaialdia egingo dute Amara Berrin larunbatean
Korrika Amara Berrin. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Larunbat honetarako Korrika Jaialdia antolatu dute Amara Berrin. 12:30ean triki poteoa egingo dute auzoan zehar Armerias plazatik hasita, eta familiek Trikiginkanan parte hartzeko aukera izango dute.
14:30ean herri bazkari girotua egingo dute Armerias plazan. Babarrun janak eta sagardo barrikak osatuko dute menua, eta tiketak salgai egongo dira Arkupe tabernan eta Ikasbide elkartean martxoaren 31ra arte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, haurrentzako menuaren (arroza tomatearekin) tiketak doan eskuratu ahalko dira. Ikasbide elkartea astelehenetik ostiralera zabaltzen dute, 18:00etatik 21:00etara.
Arratsaldean, musikarekin alaituko dute giroa. 18:00etan, eguna borobiltzeko, Dj Gora Gu eta Gutarrak-en txanda izango da Armerias plazan.
