30 lagunek kalean egin dute lo, La Sirena ireki dezatela eskatzeko
Azken sei asteotan egin duten moduan, hainbat herritarrek Gipuzkoa plazako arkupeetan egin dute lo bart gauean, La Sirena aterpetxea ireki dezatela eskatzeko, Hiritarron Harrera Sarearen deialdiarekin bat eginda. Zehazki, 30 lagun elkartu dira oraingoan; zazpigarren astez jarraian elkartu dira.
Otsailaren 10etik 11rako gauean egin zuten kalean lo estreinakoz, eta 60 lagun elkartu ziren Bulebarreko kioskoan. Ondoren, otsailaren 17ko gauean 40 lagun elkartu ziren Gipuzkoa plazan lo egiteko, beste horrenbeste otsailaren 24koan eta beste horrenbeste martxoaren 3ko gauean. Aldiz, martxoaren 10ean 42 lagunek bat egin zuten Harrera Sarearen protestarekin, eta joan den astean, hilaren 17ko gauean, 33 lagunek.