Harkaitz Canoren 'Orkestra Lurtarra' liburua animaziozko film bihurtu dute
Apirilaren 8an estreinatuko dute zinema aretoetan Orkestra Lurtarra animaziozko filma. Harkaitz Canok 2014an idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago –Euskadi Literatura Saria jaso zuen urte horretan–. Lotura Films ekoiztetxeak istorioa egokitu eta gaurkotu du. Gazteei eta helduei zuzenduriko lana da.
Musika banda baten istorioa kontatzen du. Abentura ganberro eta dibertigarria da, musika oinarri duena, jakina. Filmaren zuzendariak Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira. Ponce bera arduratu da lanaren soinu banda konposatzeaz. Izan ere, ibilbide luzea egina duen musikaria da. Besteak beste, Dut, Kuraia eta JP Lohian taldeetan aritua da.