Herri Ametsakoak eta Herrerako musika eskolakoak prest daude Korrikarako
Bi aste eskas gelditzen dira 22. Korrika Donostiara heltzeko, eta beste hainbat auzotan egiten ari diren moduan, Altzan Korrikara begira jarri dira. Hain zuzen ere, ostegunean egin zuten aurkezpena Tomasene Kultur Etxean, eta Korrikak auzoan egingo duen ibilbidea azaldu zieten bertaratutakoei, besteak beste. Era berean, Herri Ametsa ikastolako dantza taldeak Korrikaren abestia dantzatu zuen, eta Herrerako musika eskolako ikasleek trikitixa eta elektro txaranga emanaldia eskaini zuten.
Jarraian, emanaldien bideoa: