Iazko delituen gehiengoa lapurretak eta iruzurrak izan ziren
Donostiako delinkuentzia datuen indizeak %5,9 egin du gora 2019arekin alderatuta. Aipatutako urtearekin konparaketa egitea errealagoa da 2020arekin egitea baino, COVID19 osasun-larrialdiaren ondorioz izandako murrizketak direla eta. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jakindako arau hauste penalak 12.705 izan ziren 2021ean; 10.640 2020an eta 12.000 2019an. 1.000 biztanleko delituen tasa 2021ean &67,54 izan zen, eta pandemia aurreko urtearekin, 2019arekin alderatuta, zertxobait igo da, urte horretako tasa %64,03 izan baitzen.
2021ean ondarearen aurkako 9.884 delitu erregistratu ziren –Guztien %77,7–. Beste guztien gainetik ebasketen salaketa kopurua dago, 2021ean 4.390 erregistratu baitziren, 2019an baino 431 gutxiago. Jabetzaren aurkako delituen %19 iruzurrak dira. Delitu mota hori, Interneten egindako delituek bultzatuta, mantendu egin da. Pandemia aurreko urteari, 2019ari, dagokionez, Donostian 2021ean gora egin dute etxeetako lapurretek (%7,7), merkataritza establezimenduetakoek (%15,6) eta indarkeria erabiliz egindako lapurretek (%6,3). Aitzitik, behera egin dute ebasketek (%8,9), enpresetako lapurretek (%13,6) eta ibilgailuen lapurretek (%30,4).
2021ean erailketa bat erregistratu zen. Sexu erasoek gora egin zuten aurreko urtearekin alderatuta, hain zuzen ere, hamabi salaketatik hamazazpira, baina zifrak nabarmen daude 2019ko pandemia aurreko zifren azpitik (%39,2, hain zuzen ere). Aldiz, genero indarkeriako eta etxeko indarkeriako delituak egonkortu egin dira edo zertxobait jaitsi, familiaren esparruko ohiko tratu txarrak eta lesioak eragiten dituztenak. 2021ean 461 kasu erregistratu ziren; 2020an 485 eta 2019an 513.
Segurtasun kolektiboaren aurkako delituei dagokienez, %83tik 75era jaitsi dira. Osasun publikoaren aurkako delituen, hau da, droga trafikoaren delituak. Gipuzkoako hiriburuan alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzen hautemandako kasuak %35,7 igo dira 2020koekin alderatuta, baina %2,8 jaitsi dira 2019koekin alderatuta.
4.312 pertsona atxilotuta edo ikertuta
Prebentzio jarraituak, ikerketa eta inteligentzia lan eraginkorrak lagunduta, 2021ean Donostian agintaritza judizialaren eskuetan jarritako eta auzipetutako pertsonen zifra igotzea ahalbidetu du. Atxilotuen eta ikertuen kopurua %16,5 igo da Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren zifrak batuta: 2021ean 4.312 eta 2020an 3.599. 2019ean 3.517 pertsona auzipetu ziren.