Berioko arteak 250 urte dituela ondorioztatu du William Moore aditu britainiarrak

Zuhaiztien arloko munduko aditu handienetako bat, William Moore britainiarra, Donostian da egunotan, hiriko zuhaitzak ezagutzen eta horietako batzuekin jarraitu beharreko tratamenduari buruzko iritzia ematen. Ostiralean Berioko artea ezagutu eta aztertu zuen, eta 250 urte dituela ondorioztatu zuen. Sentsoreen eta beste metodo batzuen bidez, enborra, sustraiak eta adarren egoera aztertu zituen. Zuhaitz hau Berioko etxebizitzez inguratuta dago, eta EAEko lege batek babesten du.

Karmele Saint-Martin kalean dago 250 urte inguru dituen artea. (Google Maps)
Horrez gain, ostegunean, Kristinaeneako zuhaitz handiak bisitatu zituen, hala nola, Libanoko zedroa, ginkgoa eta eta beste batzuk.
Bestalde, ostegunean Labaien plazako jardineran zuhandor bat landatu zuten, udalak jakinarazi duenez, egun batzuk lehenago “erabat lehorra” zegoelako kendu zuten urkia ordezkatzeko. Egun hauetan zehar, zuhaixkak eta landare biziak landatuko dituzte zuhaitzaren inguruan.
Moore, hiriko zuhaitzen maila nabarmendu duen aditua, Frantzian bizi da aspalditik, eta nazioartean ospe handia duen Atelier de l’arbre zentroa du bertan.