Egun osoko festarekin amaituko da 22. Korrika Donostian
Urtebeteko atzerapenarekin, baina betiko gogo berarekin edo gehiagoarekin, Amurriotik (Araba) abiatuko da 22. Korrika ostegunean, eta apirilaren 10ean helduko da Donostiara, hemen amaitzeko. Bi aste baino gutxiago gelditzen dira horretarako, eta Korrikaz gain, egun osoko festa handi batez gozatu ahal izango da Donostian egun horretan. AEK-k Donostiako askotariko eragileekin elkarlanean antolatu du festa hori.
Hain zuzen ere, 22. Korrika 07:30ak aldera sartuko da hirian, eta goiz osoan hiriko auzo gehienak zeharkatu ostean, Bulebarrean amaituko da, 12:30ak aldera. Lekukoaren barruan helduko den mezua irakurriko dute orduan Bulebarrean bertan, eta orduan hasiko da festa, zenbait gunetan banatuta. Jarraian, egitarau osoa, gunez gune:
BULEBARRA
- 11:00etatik aurrera, hiru erakusketa hauek egongo dira ikusgai: Korrika ahizpak (beste hizkuntza gutxitu batzuetan egiten diren Korrikei buruzkoa), Korrika munduan (munduko askotariko txokotan dauden euskaldunek egiten dituzten Korrika propioei buruzkoa) eta Hizkuntza gutxituetan osatutako mezuak.
- 12:00etan, gunearen girotzea, Korrika heltzeko zain: joaldunak, trikitilariak, albokariak, eta abar.
- 12:30ean, 22. Korrikaren amaierako ekitaldia.
- 13:00etan, kantujira Parte Zaharrerantz abiatuko da.
- 13:30ean, Egunean Behin jokoaren partida handi bat jokatuko dute, zuzenean.
- 15:00etan, Zutik elektro txaranga abiatuko da.
- 16:00etan, Alerta Morea.
- 17:00etan, Kilimak taldearen kontzertua.
ALDERDI EDER (haur eta familientzako bereziki prestatutako gunea)
- 10:00etan, Basoa ezagutuz Urgullen jarduera egingo dute, Xomorro taldearen eskutik (izena eman behar da, xomorrotaldea@gmail.com helbidera idatzita).
- 13:00etan, Iratxoen ikuskizuna.
- 15:00etatik 17:00etara, zirku, baratze, egur eraikuntza ikastaroak eta hizkuntzen jolasa.
- 17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia. 22. Korrikaren omenduak dira.
KAIA
- Egun osoan zehar, bertako produktuen azoka.
- 13:30ean, Euskal Herriko Batukada Feminista Sareak joko du.
- 15:30ean, Axuri Beltza dantza taldearen emanaldia.
- 16:30ean, bertso saioa.
- 18:00etan, Olatz Salvadorren kontzertua.
- 20:00etan, Trikidantz taldearen emanaldia.
ZULOAGA PLAZA (bereziki gazteentzako prestatutako gunea)
- 13:30ean, elektro txaranga.
- 14:30ean, Auzoko egitasmoaren emanaldia.
- 15:00etan, Gipuzkoako Gazte Sortzaileen Sarearen aurkezpen emanaldia.
- 16:30ean, Lamiak taldearen kontzertua.
- 17:30ean, Mugan taldearen kontzertua.
- 18:30ean, ETS taldearen kontzertua.
KONSTITUZIO PLAZA
- 17:00etan, erromeria.
TRINITATE PLAZA
- Herri bazkaria, bi txandetan: 13:30ean eta 15:00etan. Txartelak eskuratu behar dira (menu beganoa eta haurrentzako menua ere eskainiko dituzte), Korrikaren webgunean.
GIPUZKOA PLAZA
- Egun osoan zehar, artisauen eta herri eragileen azoka.