Helduak haurren txartelekin sartu ahalko dira Anoetan astelehenean
Realak Espanyolen aurka jokatuko du astelehenean, apirilaren 4an, Anoetan, eta neurketa 21:o00etan izango denez, gaueko partidatzat dute, horrek dakartzan aldaketekin. Hain zuzen ere, halako beste partida batzuetan egin duen moduan, Realak ahalbidetuko du helduak haurren txartelekin Anoetara sartzea. Zehazki, infantil kategoriako bazkide txartelekin eta Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin txartelekin sartu ahal izango dute helduek. Horrek, gainera, Realzale programan puntuak eskuratzen jarraitzeko balioko die txartelen jabeei.
Horrez gain, ohiko legez, Realak gogorazi du Anoetara joan ezin dutenek euren bazkide txartela Realzale aplikazioaren bidez utzi ahal diotela beste edozeini. Izan ere, partida astelehenean izanik, aurreikus daiteke harmailak hutsagoak egongo direla, eta hori saihestu nahi du Realak.