Herrera pasealekuko zati bat hobetuko dute irisgarritasuna bermatzeko
Donostiako Udalak Altzako Herrera pasealekuko zati bat hobetzeko lanak egingo ditu. Zehazki, 49. eta 71. zenbakien eta Harria parkearen artean dagoen eremua aldatuko dute, ingurune horretako irisgarritasuna bermatzeko. 341.656 eurokoa da lizitazio aurrekontua eta lau hilabeteko epea obra bukatzeko.
Horretarako, parkearen hormaren eta pasealekuko aparkalekuaren artean dagoen espaloia kendu eta etxebizitzetatik hurbilen dagoen eremura eramango dute. Horma berri bat eraikiko dute bideak zabalera nahikoa eta homogeneoa izan dezan. Zabalera horretan espaloiak bi metro izango ditu, zirkulazio erreiek 2,75 metro eta aparkalekuak bost metro.