Motozaleek Erdialdea ixten dutenean autobus erreietatik zirkulatu ahal izatea eskatu dute
Datorren Donostia Mugikortasun Planerako proposamenak aurkeztuko dituzte motozaleen elkarte desberdinek. Plan horren arabera, 2023tik aurrera ibilgailu pribatuak ezingo dira Donostiako Erdialdean sartu. Motorzaleek Erdialdeko autobus-erreiak erabiltzea eta motozikleta “Donostiako mugikortasunerako irtenbide gisa ulertzea” dira motorzaleen elkarteek aurkeztuko dituzten proposamenetako batzuk.
Era berean, motoei Erdialdera sartzeko ingurumen etiketarik ez eskatzea galdegingo dute, ibilgailu horiek gutxiago kontsumitzen dutelako. Eta baita zirkulazio-zerga murriztea ere, motorrek Donostiako mugikortasunerako dituzten onurengatik.