Kontxako milazkak erretiratzen ari dira, lanak direla eta
Kontxa pasealekuan egiten ari diren lanak direla eta, pasealekuko 40 bat milazka erretiratu dituzte, “kalteak jasan ez ditzaten”, Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziaren hitzetan. Izan ere, pasealekua eta bidegorria zabaltzeko lanak egiten ari dira, besteak beste, eta zuhaitzak eremu horretan zeuden.
Garmendiak azaldu duenez, 40 milazka horiek udal mintegira eramango dituzte, eta han egongo dira “beste urtebetez”. Lanak amaitzen dituztenean, milazka arrosak jarriko dituzte pasealekuan, zinegotziaren hitzetan, “oso politak” direnak.