Korrika Kulturala Donostian, auzoz auzo
Korrika laster abiatuko da Amurriotik, eta Donostiara iritsiko da apirilaren 10ean. Iritsi bitartean, hainbat auzotan jarduerak egiten ari dira, eta datozen egunetan ere programazio zabala izango da. Auzoz auzo egingo dituzten ekitaldiak bildu ditu Irutxuloko Hitzak.
MARTXOAK 31
GROS
Pandora taberna. Iluntze poetikoa, 20:00etan, Leire Vargas eta Oihana Aranarekin.
APIRILAK 1, OSTIRALA
INTXAURRONDO
Sagastieder plaza. Trikipoteoa: Kaña 2 Kaña, 19:00etan.
EGIA
Egia kultur etxea. Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana, 19:30ean. Donostia Antzerki Saria eskuratu du antezlanak. Sarrera doan da.
ALTZA
Harrobieta plaza. Korrika festa haur eta gaztetxoentzat, 17:00etan.
Tomasene. Ardo kantaldia, 19:00etan.
GROS
Zuhaizti plaza. Euskaraz bizi nahi dugu! lelopean, kontzentrazioa, 17:00etan.
PARTE ZAHARRA
Kresala elkartea. Korrika eta kantuka, 20:00etan.
Herria taberna. Korrikaraokea, 00:00etan.
APIRILAK 2, LARUNBATA
INTXAURRONDO
Bernart Etxepare plaza. Do Ta Ke txaranga, 12:30ean.
Mons kiroldegia. Herri bazkaria, 14:30ean. Sarrerak Adi, Eder eta Erdikoa tabernetan salgai, 15 euroan.
Larrotxene. Buah txabal! antzezlana, 18:30ean.
ANTIGUA
Txalupagillene. Korrika Eguna Antiguan: Korrika mezuen irakurketa ibiltaria, 12:00etan hasita, plazaz plaza / erakusketa eta hamaiketako musikatua trikitixarekin / Tailerrak frontoian, 16:30ean eta buruhandiak eta kalejira DJ Txitarekin.
AMARA BERRI
Armeria plaza. Korrika Eguna Amara Berrin: trikipoteoa, trikiginkana familientzat, 12:30ean / Herri bazkari girotua: Babarrun jatea eta sagardo barrika / DJ Gora Gu Ta Gutarrak, 18:00etan.
ALTZA
Herrerako elkartea. Bazkaria, 14:00etan. Ondoren, helduentzako ipuin kontaketa Ixabel Agirresaroberekin: Ezina ekinez egina. Bazkarirako zerrendak: Nido, Elizondo eta Goizalde. 15 euroan.
Larratxo kultur etxean. Haurrentzako emanaldia: Bi ipuin, Tomaxen abenturak, 18:00etan.
EGIA
Kata taberna. Egia euskal kantuez blai: kantu-jira, 12:00etan.
PARTE ZAHARRA
Konstituzio plaza. Muxikoak, Parte Zaharrean zehar. Dantzaldi ibiltaria, 12:00etan.
Arrano elkartea. Korrika bazkaria, 14:30ean. Txartelak 15 euroan Herria, Kubi eta Ordizia tabernetan.
Belfast tabernaren aurrean. Bertso poteoa, Peru Aiartza eta Aiert Ordoñez bertsolariekin, Ikatz kalean, 18:30ean.
APIRILAK 3, IGANDEA
GROS
Gaztelutxiki taberna. Rola euskaraz: Adur eta Atopia jokoak, 17:00etan. Izena emateko: hondarpe@gmail.com.
Marruma taberna. Olaia Inziarteren kontzertua, 18:00etan. 1999an jaiotako musikari nafarra da, eta pop musika egiten du. Sarrera doan.
APIRILAK 4, ASTELEHENA
EGIA
Dabadaba. Big Bands, 18:30ean.
APIRILAK 5, ASTEARTEA
AIETE
Aiete kultur etxea. Korrikaren dokumentala, 18:30ean / Solasaldia Joseba Sarrionaindiarekin: Habanako gaukariak, 19:00etan.
APIRILAK 6, ASTEAZKENA
MORLANS
Leire plaza. Irrien Lagunak: Tiritatxorekin egin irri, 17:00etan.
APIRILAK 7, OSTEGUNA
AIETE
Etxadi kiroldegiko taberna. Ion Martinez ‘Txiki’-ren bakarrizketa: 40 urte eta aldapan behera niek, 20:00etan.
APIRILAK 8, OSTIRALA
INTXAURRONDO
Bernart Etxepare plaza. Jolasak, 17:00etan / Diskorrika, 19:00etan.
Zulo Zahar. Biba Ardoak, dastaketa, 19:30ean. Izena emateko, 10 euro / Morau eta Beñardoren kontzertua, 21:00etan.
ALTZA
Altzania elkartea. Korrikako Hitz eta Ekin garagardoen dastaketa, 19:00etan.
AÑORGA
Hainbat gune. Mihiluze herrikoia, 18:00etan. Finala 20:00etan jokatuko da.
GROS
Pandora taberna. Bertso poteoa, tabernatik abiatuta, 19:00etan. Miren Artetxe eta Eli Pagola ariko dira bertsotan auzoan zehar, eta Danele Sarriugarte gai jartzaile moduan.
Marruma elkartea. Barrikotea, 21:30ean. Bakailao tortila, txerri ukondoa saltsan eta postrea. 16 euroan (Tiketak Marruman salgai). Afalostean, Nerea Arriola aktore eta umoregilearen bakarrizketa.
APIRILAK 9, LARUNBATA
AÑORGA
Harrobiaren plaza. Txantxangorri (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzara bitarteko haur eta gaztetxoentzako jolasak), 16:30ean / Marsel magoa, 18:00etan /Txokolate jana, 19:00etan / Biren taldearen kontzertu akustikoa, 19:30ean.
GROS
Zurriola hondartza. Surf ikastaroa Groseko Surf Indarrarekin, 15:30etik aurrera. Ondoren, askari musikatua. Informazioa eta izen ematea: 633-51 46 34 telefonoan. Leku mugatuak.
PARTE ZAHARRA
San Telmo Museoa. Hor esketxa dago! emanaldia, Barrexerka antzerki taldea, 19:00etan. Sarrera 3 euroan salgai.
LOIOLAKO ERRIBERA
Alkain plaza. Peto tailerra, 17:00etan / Txokolate jana eta pintxo jana, 18:00etan / Gurerara emanaldia, Oskar Estangarekin, 19:00etan.