Papin industrialdea birgaitu eta urbanizatuko dute
Donostiako Udalak behin-behinean onartu du Papin eremuaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala. Altza eta Pasai Antxo artean dagoen industrialdea da. Aldaketa honen bidez, eremuko lur guztiak erabilera industrial tipologiako zonalde global batean sartuko dira.
Gainera, eremua birgaitu nahi da, espazio libre publikoak handituz eta urbanizazioa hobetuz. Era berean, Molinao erreka zabalduko da eremuaren zatian.