Simple Minds, Curtis Harding eta Vintage Trouble izango dira Zurriolako hondartzan
Zurriolako hondartzara itzuliko da Donostiako Jazzaldia, uztailaren 21etik 24ra bitartean, doako zortzi kontzerturekin.
Bi urteren ondoren, Zurriolako hondartzara itzuliko da Donostiako Jazzaldia, uztailaren 21etik 24ra bitartean, doako 8 kontzerturekin. 57. Jazzaldian Simple Minds, Curtis Harding, Monophonics, Christone «Kingfish» Ingram, This Is The Kit, Vintage Trouble, Pillow Queens eta Leon Benavente izango dira zuzenean, hondartzako agertokian.
ZURRIOLAKO HONDARTZAKO EGITARAUA:
UZTAILAK 21
20:45 – Simple Minds
23:30 – Curtis Harding
UZTAILAK 22
21:00 – Monophonics
23:30 – Christone “Kingfish” Ingram
UZTAILAK 23
21:00 – This Is The Kit
23:30 – Vintage Trouble
UZTAILAK 24
21:00 – Pillow Queens
23:30 – Leon Benavente