Apirileko Txoroskopoa
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Haserre zabiltza azken aldian eta normala da, koronabirusa, bizitzaren garestitzea… hortzak estutu eta bihurtu ezinegona erantzun bortitz. Nahikoa dela esan, oldartu eta egin talka, horrela ere egiten baita bidea. #TalkakEgitenDuDidaktika
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Herrian Korrikaren lekukoa eramateko lekua irabazia duzu, aspaldi, baina arrastoa uzten duzun horietakoa zara eta hemen ere zurea egin duzu. Jarrai ezazu ingurukoekin gozatzen, ingurukoek zurekin gozatzen duten bezain beste. #AtsedenikEz #MatxeMatxe
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Zaplastekoak zaplasteko, ez duzu inork defendatzea nahi, ez eta beharrik ere. Antzezten ari direla dirudien arren, bizitza errealean eta oholtza batean gertatu da, gertatzen da. Antolatu eta egin aurre. #ZaplastekoaZuri
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Bateria agortzeko moduko egunetan murgildurik zabiltza azken aldian. Hartu arnasa eta egun libre pare bat, batez ere. Musika jarri, ebaki bat hartu, irakurri liburu bat eguzkitan eta ondoren erabaki. #ErabakiakOrain
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Korrikaren amaiera Donostian den honetan, adi. Amorante berria(k) ezagutu, ekin keinuen jolasari, udaberria zure alde dago eta. Gomendioa: biltokia bisitatu. #Biltoki #KorrikaXirrika
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Liburuak irensten dituzu eta kontuz ibili. Liburuetako pertsonaien izaerak barneratu eta zure liburuetako protagonista izateko joera duzu, edo saiatzen zara behintzat. Atera muturra liburuetatik eta hartu ezazu kafe erreal bat lagun batekin arren. #LiburuetakoProtagonistaBizitzanZer?
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Pilotazale amorratua zara eta binakako txapelketa Euzkitze eta Barriola baino gehiago komentatu duzu zure lagun artean. Egin finala ikusteko plana lagunekin, igande iluna argitzeko modu bakarra da eta. #AdosJaunAndreok
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Argia ikusten ari zaren honetan ongi etorriko zaizu oporretan palan aritzea, baita ondorengo bainua ere. Gozatu oporrek ematen duten patxadaz eta eskaini denbora behar duzunari. #OporretanBizi
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Borobilean daude jarrita karratuaren mugak galduz, eta horrela aurkitu duzu ertza, puntaren punta. Jarraitu aristan goraka, hau ez baita sekula bukatzen, amaitezina baita deskubritzeko duzuna. #MerezitakoOrainaPilpileanPasa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
“Maitia denbora ihesi doa”, zioen Joxe Ripiauk, baina zuk trostan daramazu egunik egun. Eguna aprobetxatzearen aldekoa zara, baina literaturarengatik bakarrik bada ere, emaiozu zure bizitzari txispa pixka bat aspergarri bihurtu baino lehen. #EzGaitezenItzali
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Egoera desberdinetara moldatzeko gaitasun berezia duzu, lasai egoteko patxadatsua eta giroa areagotzean barrea eragiten duzun horietakoa. Udaberria heldu da eta jarraitu horretan, egunak luzatzean ateratzen baita zure onena! #ArratsGorriGoizArgi
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Turrunak jo eta oihartzunak zuregan dirau. Negua manta azpian pasatzea ongi dago baina eguzkitan egin daitezkeen planak earrak dira: terraza batean pote bat hartu, itsasoan urteko lehen bainua, mendi bueltak… #MuskerrakOrain #PiztuPiztia
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Hasia zara udaberriakin batera putzuen jabe egiten, sekula izateari utzi ez badiozu ere. Hortzak zorroztu eta egin eraso harrapatu nahi zaituen esku bigun horri. #ZapalduZapaltzaile