Bi pertsona erreskatatu dituzte gaur goizean Kontxako hondartzan
Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, goizeko 6etan bi pertsona erreskatatu dituzte Kontxako hondartzan. 25 eta 26 urteko bi gizon uretara sartu dira bainatzeko asmoz, eta itsasotik atera ezinda geratu dira. Ertzaintzaren patruila batekin ikusi ditu, lehen arrapalatik Nautikorantz eraman dituelako itsasoak. Abisua eman diete erreskate zerbitzuei. Bitartean, flotatzaile batzuk bota dizkiete hara heltzeko.
Udaltzaingoa, Ertzaintza, Donostiako Suhiltzaileak eta Gurutze Gorria bertaratu dira. Gizonetako bat suhiltzaileek atera dute uretatik eskala bat erabilita. Aldiz, bigarren gizona ateratzeko suhiltzaileetako bat uretara bota da. Gurutze Gorriaren zodiac bat erabili dute gizona ateratzeko. Biak ospitalera eraman dituzte.