Elurra Artikutzara iritsi da
Dirudienez, joan den asteko uda giroaren ostean, hemen da berriz negua, eta iragarri dute asteburuan 200 metroko altueran bota dezakeela elurra. Donostiara, beraz, ez da iritsiko elurra, baina hiritik kanpo dagoeneko bota du, esaterako, Artikutzan. Hain zuzen ere, Donostiako Udaleko Ingurumen sailak Artikutzara igotzeko errepidearen bideo bat argitaratu du ostiral goizean, Bianditzeko gainaren inguruan, eta inguru guztia erabat zurituta ageri da. Gogoratu behar da Nafarroako lurretan badago ere, Artikutza Donostiako Udalarena dela.
Artikutzarako bidea elurtuta esnatu da. #Artikutza #elurra #Bianditz pic.twitter.com/X9BbfBGUHg
— DSS_ingurumena (@DSS_Ingurumena) April 1, 2022
Artikutza ohiko egoeran gune ederra bada, are ederragoa edo, gutxienez, bereziagoa da elurtuta dagoenean. Iazko urtarrilean, esaterako, iragarri zuten elurra egin zezakeela hirian ere, baina, azkenenean ez zuen egin. Ordea, Artikutzatik irudi ederrak iritsi ziren, eta hemen ikus ditzakezue.