1999an Korrika Donostian amaitu zen, eta Joxe Ripiauk egin zuen abestia urte horretan
1999ko martxoaren 19an hamaikagarren Korrika abiatu zen Iruñetik, eta Donostian bukatu zen hilaren 28an. Korrikak 1 + 1= hamaika. Zu eta ni euskaraz lelopean zeharkatu zuen Euskal Herria, eta urte horretako abestiak ere izenburu berbera du. Maialen Lujanbiok idatzi zuen abestia, eta musika Joxe Ripiaurena da. Abestian, King Mafrundi taldeak ere hartu zuen parte.
“Ni eta zu, zu eta ni. Bat eta bat bi gara, gara bi. Goazen korrika marrei segika, bat eta bat hamaika, zu eta ni euskaraz“, dio 1999ko Korrikako abestiarren errepikak.
Urte hartan, euskararen inguruan aritutako hainbat esparrutako hamaika pertsona eta talde eragile omendu zituzten: Pedro Migel Etxenike, Jose Ramon Etxebarria, Jose Angel Iribar, Maitena Araguas, Elgoibarko Etxepe enpresa, Mendia optika, Laudioko ikastolaren sortzaile taldea, Argiñe Iturregi, Euskalerria irratia, Arantza herria eta Maiatz taldea.