Hiru auto erre dira Frantzia pasealekuan
Ezbehar bat gertatu da bart gauean Frantzia pasealekuan, hiru auto erre baitira. Udalak azaldu duenez, 01:25ean piztu da sua aparkatuta zegoen autoetako batean, pasealekuko 7. zenbakiaren inguruan. Sutearen ondorioz, inguruko beste bi autok ere kalteak jasan dituzte. Gertatutakoa ikertzen ari dira, baina sutea lehenengo autoaren akats elektriko batek sortu duela da hipotesi nagusia.
Jarraian, sutea gertatzen ari zenean handik pasa den herritar batek hedabide honi bidali dizkion irudiak, bideoan: