Udalekuak egingo dituzte Eureka! Zientzia Museoan, Aste Santuan

Astronomia, zientzia eta teknologia jarduerez gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek Aste Santuan Eureka! Zientzia Museoan egingo dituzten udalekuetan. Jardueren ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da, eta jangela zerbitzua 15:00ak arte egongo da eskuragarri. Honakoak dira museoaren proposamenak:
Zientzia Txokoan 4 eta 10 urte bitarteko zientzialariek esperimentuan egin ahal izango dituzte, museoko txoko guztiak bisitatu eta zientziarekin jolastu, besteak beste.
Udaleku teknologikoetan 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeek bideo-jokoak sortu eta garatzeaz gain, Droiak ere diseinatu eta programatuko dituzte.
Eta udaleku astronautikoa edo Mision X, NASA, ESA eta UK Space Agencyk garatutako hezkuntza programa da. Horren bidez, 8 eta 12 urte bitarteko haurrek Lurra planeta hobeto ezagutuko dute, eta historian zehar egon diren kosmo ikuskerak eta gaur egungo ezagupenak landuko dituzte.