Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak egin nahi ditu Intxaurrondoko Aemeten eraikin zaharrean
Espainiako Estatuko Meteorologia Agentziak 1998tik 2015era erabili zuen eraikina, Intxaurrondoko Garro kaleko zubiaren ondoan. Espainiako Estatuko Meteorologia Agentziaren Gipuzkoako bulegoak zituen eraikinean adinekoentzako eta gazteentzako etxebizitzak egin nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, Pedro Jauregi Etxebizitza saileko sailburuordeak joan den astean adierazi zuenez.
Eraikina Intxaurrondoko Luis Pradera kalean dago, Garro kaleko zubiaren ondoan, eta Aemetek 1998tik 2015era erabili zuen. Ordea, duela zazpi urte utzi zuen meteorologia agentziak, eraikinaren klimatizazio txarrarengatik —udan 41 gradu izatera heldu ziren, eta neguan hamasei, berogailua jarrita—; ordutik hutsik dago. Eusko Jaurlaritzaren arabera, eraikinak 40 bat etxebizitza egin daitezke eraikin horretan, baina guztiz eraberritu beharko lukete horretarako.
Etxebizitzak eraikitzeko proiektuak aurrera egin ahal izan dezan, Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin hitz egiten ari da, Espainiako Gobernuko delegatu Denis Itxasoren bidez.


