Ehunka haurrek hartu dute parte Altzako Korrika Txikian
Altza ikastetxeko, Herrera ikastetxeko eta Harri-Berri Oleta ikastetxeko haurrek Altza zeharkatu dute Korrika Txikian. (Argazkia: Altzako Korrika Batzordea) Altzako haurrek dagoeneko izan dute euskararen alde korrika egiteko aukera, eta gogotsu daudela erakutsi dute, ehunka haurrek hartu baitute parte Altzako Korrika Txikian. Altza ikastetxeko, Herrera ikastetxeko eta Harri-Berri Oleta ikastetxeko haurrek auzoa zeharkatu dute, Harria parkean amaitzeko. Joan den asteko ostiralean gauza bera egin zuten Altzako gaztetxoek, Korrika Gaztean.


