Emakumeen triatloian eta Donostiako Triatloian parte hartzeko izena eman daiteke
Ekainaren 25ean egingo dute 12. Emakumezkoen Triatloia eta ekainaren 26an 35. Donostiako Triatloia, Onditzen omenezkoa. Izena emateko epeak irekita daudela jakinarazi du Donostiako Atletikok, talde antolatzailea. Ekainaren 20an bukatuko da bien epea. Igerian, bizikletan eta korrikan egin beharko dute lasterkariek. Emakumeen proban parte hartzeko hemen eman behar da izena, eta orokorrean, berriz, hemen eman behar da izena.