Amara Berrikoa da AEK-k Donostian duen euskaltegirik zaharrena
AEK-k Donostian duen euskaltegirik zaharrena Amara Berrikoa da, baina beti ez da leku berean egon. Hasieran, 1977an, gau eskola gisa hasi ziren euskara irakasten Amarako Ikasbide ikastolak Txuri Urdin Izotz Jauregian zituen gela batzuetan. 1979an, Isabel II. etorbideko 14 zenbakiko lokalera lekualdatu ziren, eta 1994ko irailaren 22an gaur egungo lokala zabaldu zuten, Gregorio Ordoñez kaleko 7 zenbakian. Hasieran bi euskaltegiak zabalik bazeuden ere, gaur egun Gregorio Ordoñez kalekoak bakarrik jarraitzen du.
Amara Berriko AEK-k IRUTXULOKO HITZAri jakinarazi dionez, gaur egun sei irakasle eta 200 ikasle inguru dituzte bertan.