Korrika dela eta, Bulebarrean zirkulazioa etengo dute igandean
2019ko Korrikaren irudi bat. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Igande honetan, hilaren 10ean, Korrika amaituko da Donostian, Euskal Herrian zehar 2.500 kilometrotik gora egin eta gero. Goizean goiz itxiko dute Bulebarreko errepidea, 07:30etik aurrera, eta udalak azaldu du tarteka etengo dutela zirkulazioa. Korrikaren antolatzaileek Korrika egunean garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute.
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean. E1 linean, Zumaia/Amara tartean, asteburuetako ohiko eskaintza bikoiztu egingo da eta, lanegunetan bezala, trenak ordu erdiro eskainiko dira.


