Ikusleek 'Nuestra Libertad' filma saritu dute Giza Eskubideen Zinemaldian
19. Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari banaketa Viktoria Eugenia antzokian egingo dute. Ikusleen film luze onenaren saria Celina Escher zuzendariaren Nuestra libertad (Suedia-El Salvador, 2021) lanak irabazi du.
Dokumentalak askatasuna lortzeko Teodora Vazquezek eta Las Diecisiete-k ekindako borrokari jarraitzen dio. El Salvadorreko legedia dela eta, 30 urteko kartzela zigorra ezarri zaie abortu bat sufritu izanagatik. Haien kasuek eta testigantzek agerian uzten dute Estatuak herrialde hartan emakumeen aurka erabiltzen duen indarkeria, baina erresilientzia kolektiboaren, elkartasunaren eta sororitatearen historia ere kontatzen dute.
Fadia’s Tree (Sarah Beddington; Erresuma Batua, 2021) pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta Joel Ramirez zuzendariaren Prescindibles (Espainia, 2021) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena.