Europako euskal etxeek Donostian Korrikaren 2.448. kilometroa egin zutenekoa
2011an, 17. Korrika Donostian bukatu zen, eta euskaldunek ez ezik, kanpotarrek ere hartu nahi izan zuten parte euskararen aldeko lasterketa erraldoian. Bartzelona, Erroma, Pau, Londres eta Suitzako euskal etxeetako kideek 2.448. kilometroan hartu zuten lekukoa, Kontxako Pasealekuan. Era berean eta urtero bezala, munduko txoko desberdinetako euskal etxeetako kideek Korrika sinbolikoak egin zituzten han eta hemen: Buenos Aires, New York, San Francisco eta Londresen, adibidez, Korrikarekin bat egin eta kalera atera ziren atzerriko euskaltzaleak.