22. Korrika Donostian, furgonetatik egindako irudietan
22. Korrika, Martuteneren eta Txominen artean. (Argazkia: AEK) 22. Korrika ia bost orduz ibili da Donostiako kaleetan barrena, ia auzo guztiak zeharkatuta. Denbora horretan guztian, 130 eragilek eta norbanakok baino gehiagok hartu dute lekukoa, eta denetarik izan da: une hunkigarriak, dibertigarriak, ikusgarriak, eta abar. AEK-k argazki andana egin ditu furgonetatik ibilbide guztian zehar, eta hemen dituzue ikusgai:


