Añorgan ere euskararen alde
Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak eta Amassorrain ikastolak batera hartu dute lekukoa auzoan, Añorga hiribidean. Kluba mendeurrena ospatzen ari da, eta haren izenean Maitere Telleriak hartu du. Elkartearen arabera, euskalgintzan oso aktiboa izan da: “Añorgako ikastola sortu berritan beraien etxean ematen ziren klaseak. Bertsozalea, euskaltzalea…saltsa askotan ibilitakoa”. Amassorrain ikastolaren izenean bi ikaslek eraman dute lekukoa.