Korrika Donostian ibili da, auzoz auzo

Errekaldeko biribilgunera iritsi den unean Hiru euskal garraio eta garraiolarien sindikatuak hartu du lekukoa, kamioi batekin agertu dira. (Argazkia: Beñat Parra / Irutxuloko Hitza)
2.500 kilometro egin ondoren, Donostiara iritsi da 22. Korrika. Hernanitik iritsi da, eta Errekaldeko biribilgunetik sartu da. 07:36ean iristekoa zen, baina beranduago iritsi da, 08:15ean. Hiru euskal garraio eta garraiolarien sindikatuak hartu du Donostiako lehen lekukoa, eta kamioi batekin agertu dira ibilbidean. Eskutik eskura ibili da lekukoa ondoren, eguerdian Bulebarrera iritsi den arte. Donostian 43 kilometro eginda, bukatu egin da 22. Korrika.
Korrika amaituta ere, aurrera egin du jai egitarauak. Besteak beste, herri bazkaria, bertso saioa eta kontzertuak izango dira. Azken Korrikan bezala, furgonetan esatari lanetan ibili da Nerea Arriola aktorea, Donostiako ibilbidea girotzen.
Amaierako ekitaldia, Bulebarrekoa, Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua aktoreek aurkeztu dute, eta Karmele Jaiok irakurri du berak idatzitako mezua.
Jarraian, goiz osoan zehar hedabide honek egindako argazkien bilduma:








































































































































































































































































































































































































































