IRUTXULOKO HITZA ere euskararen alde
131 izan dira Donostian 22. Korrikaren lekukoa hartu duten eragile eta norbanakoak, eta horietako azkena izan da IRUTXULOKO HITZA, azken kilometroetako eragile nazionalek lekukoa hartu aurretik.
Jose Elosegi hiribidean hartu du hedabide honek lekukoa, Cesar Benito futbol zelaiaren aurrean, eta Mirakruz gaineraino eraman du, Arzak jatetxearen pareraino, gutxi gorabehera. Urteroko legez, lekukoa Hitzakide batekin partekatu dugu; zozketa bidez aukeratu dugu Hitzakidea, eta Goto Egaña izan da. Bera eta bere senideak izan dira gure kilometroaren zati batean lekukoa eraman dutenak, eta IRUTXULOKO HITZAko zuzendariak eta kudeatzaileak, Nerea Lizarraldek eta Zuriñe Porresek, eraman dute beste zati batean. Ondoren, lekukoa Etxerat elkarteari eman diogu.
https://youtu.be/m6fR-l07iRo