Jende andana Parte Zaharrean, 22. Korrikan
Ikusmin handia sortu du 22. Korrikak Donostian, eta Parte Zaharrean jende andana elkartu da euskararen alde korrika egiteko. Bideoan, Donostiako Idazleek lekukoa hartu duten unea ikus daiteke, eta atzean ehunka euskaltzale pozik eta ilusioz korrika. Kolore guztietako kamisetek, ileordeek eta banderek animatu dute festa, eta Ezkila kapitainak ere ez du festa galdu nahi izan, noski.