Txillardegirekin gogoratu dira Korrikaren osteko kantujiran
22. Korrika Bulebarrera heldu eta Karmele Jaiok bere mezua irakurri bezain laster, Korrikaren amaierako festa hasi da, besteak beste kioskotik abiatu den kantujirarekin. Hasi aurretik, ordea, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskaltzale donostiarraren omenezko ekitaldi bat egin dute. Hain zuzen ere, kantujirako kideek eta udaleko txistulariek lagunduta, Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek Eta Txillardegik non du liburutegia? bertsoa kantatu dute, Bulebarrean bildutako jendetzaren aurrean.
Hemen ikus dezakezue ekitaldiaren bideoa:
Ekitaldiaz gain, Txillardegiren omenezko panel batzuk ere jarri dituzte Alderdi Ederren: