Txomiñenen "auzo argazkia" egin dute
Txomiñeneko hainbat eragilek parte hartu dute 22. Korrikan, eta bizilagunek “auzo argazkia” egin dute Korrikaren zain zeuden bitartean. Euskara batzordeak eta hainbat bizilagunek bat egin dute Korrikarekin. Donostian bukatu da Korrika, eta jendetza batu da euskararen aldeko lasterraldira. Txomiñenen ere jendetza ibili da.