Ur Kirolak elkarteak ere egin du bat Korrikarekin
Ur Kirolak-ek ere hartu zuen parte atzo 22. Korrikan. 100 urte beteko dituzte aurten, eta urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, Korrikan parte hartzea ideia polita iruditu zitzaien. Ur Kirolakeko 50 lagun inguru, gazte nahiz heldu, elkartu ziren Loiola zeharbidean, Euskotrenen plazan, Korrikarekin bat egiteko. Bitartean, goian ikus dezakezuen talde argazki ederra atera zuten.