Zabaldu dute Iztueta kaleko pasabide berria
Iazko otsailean itxi zuten Iztueta kaleko pasabidea ibilgailuentzat, eta orain arte Egia alderako trafikoa Iztueta kaletik bideratu dute, bi noranzkoetan. Hala ere, larunbatean 08:00etan zabaldu zuten pasabide berria trenbideko zubiaren azpian eta lehen zegoenak baino sakontasun handiagoa du. Momentuz, errei bakarra du noranzko bakoitzerako.
Pasabide berria zabaltzearekin batera, Iztueta kaleko behin-behineko bidea alde batera utziko dute eta trafiko guztia pasabide berritik igarotzeko. Gainera, inguruaren urbanizazioa aldatzeko fasea hasiko dute, hau da, Iztueta, Zuhaizti, Egiako galtzada, Aldakoeneako bidegurutzea, Mandasko Dukearen Pasealekuaren amaiera eta Justizia Jauregia ingurua. Puntu horretan beste biribilgune bat eraikiko dute Egia, Gros eta Erdialdearen arteko trafikoa antolatzeko.